Aurkezpena
Urola Erdian eta Urola Garaian kokatuz, egitasmo pilotu honek batetik, lehen sektorearen produktuaren transformazioa bultzatzen du eta bestetik, landa-ingurunearen digitalizazioaren bidez herritarren kontzientzia bultzatu eta kontsumitzaile eta ekoizlearen arteko hartu-emana areagotzen du.
Martxan dauden negozioak indartzeko praktika berriak gauzatzen diren heinean, lan egiteko moduak eraldatuz doaz eta formakuntza premia ezberdinak sortu daitezke. Hortaz, trebakuntza eta aholkularitzaren ildotik, lehen sektoreko jarduera ekonomikoa sustatzeko proiektu honek bi zutabe nagusi ditu bere baitan: ekonomia zirkularra eta digitalizazioa.
NOLA EGIN DUGU?
Egitasmoa ko-diseinuaren bitartez egin da eta trakuntzaren norabidea proiektuaren partaide, landa-eremuko eragile eta ekoizleen artean finkatu da. Hartzaileen iritziak eta beharrak ezagutu eta inguruan ditugun erronkei erantzuteko behar diren tresnak identifikatuz, horrela baliabide praktikoak eskainiz eta formakuntza egunerokoan aurrera eramateko erraza izan dadin.
Helburuak
Orokorra
Zehatzak
- Lehen sektorean kontsumo zirkularra bultzatzeko, ekoizpenaren transformazioa aukera bezala aztertu.
- Ekoizle eta kontsumitzaileen arteko komunikazio eta hartu-emanean sakondu eta elkarrekin egitasmoak martxan jarri.